Aurrera goaz, animatzen? _ Seguimos adelante, te animas?

Kaixo danoi,
Berriro jartzen gara zuekin kontaktuan Arrigorriagan Ortuak proiektua zertan den azaltzeko eta deialdi berri batetara gonbidatzeko.
Azken hilabete hauetan proiektuaren hasierako ideiak egituratu eta antolatu egin ditugu, eta emaitza proiektu erreal bat da dagoeneko. Ibilbide luzea izan da, baita aberasgarria ere; asko ikasi dugu orain arte eta harreman berriak ere sortu dira. Prozesu oso interesgarria izan da, bai horixe!

Baina zer da orain arte egindakoa?
Arrigorriagan Ortuak proiektuaren lehen fase honetan proiektuaren oinarriak finkatu dira, hau da, proiektua zertarako, norentzat, non eta nola landu dugu. Horren baitan nekazaritza mota eta ortuen banaketa ze nolakoa izango den landu eta erabaki dugu guztion artean. Proiektuaren kokapena ondo lantzea beste erronka handi bat izan da; lekuak bete behar dituen baldintzak apurka-apurka zehaztu genituen eta herrian zehar lekurik aproposenak bilatzen ibili gara. Hau guztiau Proiektuaren hasierako Txostenean idatzi genuen, dokumentu publiko bat denon eskura egon zedin. Eskolarekin eta institutuarekin ere hitz egin genuen. Txosten horri modu ezberdinetan erantzun zion jendeak; gehienek proiektua oso positibotzat ikusi zenuten baina bazeuden gehiago lantzeko zenbait puntu ere. Azkenik, izan ditugun eztabaidek proiektua gorpuztu eta sendotu egin dute eta Arrigorriagan Ortuak Proiektua udaletxera eraman dugu. Zergatik orain?- galdetuko duzue askok. Ba prozesua parte-hartzailea izan behar zuelako, eta guztiz horizontala gainera. Alegia, pertsona bakoitzaren ideiek harrera berdina eta garrantzi berdina izan behar zuten, eta pentsamendu libreak izan zitezen nahi genuen, inolako muga edota presiorik gabe. Parte hartu nahi izan dugunon proiektua da, guk nahi duguna da proiektu hau.

Eta udalak zer?
Udaleko talde politiko guztiekin elkartu ginen proiektua denei ondo azaltzeko, eta, guztion oniritzia jaso genuen. Bada, proiektuaren oinarri ireki eta parte-hartzailea azpimarratu zuten askok. Horretaz gain, duela bi aste alkatearekin izan genuen azken bilera. Bilera horretan proiektuaren aspektu gehienak azaldu eta eztabaidatu genituen. Erantzun positiboa jaso genuen bilera horretan, eta horregatik, hain zuzen ere, jartzen gara berriro zuekin kontaktuan.

Proiektua aurrera doa
Udaletxetik jasotako baiezkoa dela eta, proiektua fase berri batean sartzen da: ortuak sortzeko proiektu definitiboa idatzi eta gauzatzeko fasea. Bide luzea izan da orain artekoa, baina bidea egiteke dago oraindik, eta hurrengo etapa honetan parte-hartzera animatzen zaituztegu.
Horregatik, asteazken honetan egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu, 19.30etan udaletxeko atarian. Bertan, udalarekin adostutakoa azaltzeaz gain, burutuko dugun proiektua egiten hasiko gara.
Eta gogoratu proiektua irekia dela, beraz, ideiak berriak badituzu, azaldu askatasun osoz!

 

 

Hola a tod@s,
Retomamos el contacto para contaros cómo está el proyecto,qué hemos hecho estos últimos meses y para invitaros a una nueva reunión.

Desde que comenzamos con la idea del proyecto hasta ahora han sido muchas las cosas que hemos aprendido, y también mucha la gente que hemos conocido. Ha sido un recorrido largo y muy enriquecedor.

Pero, ¿qué hemos hecho hasta ahora?
En esta primera fase hemos establecido las bases del proyecto; las condiciones que se deberían cumplir y los mínimos que el proyecto debía tener. Hemos hablado sobre el para qué, cómo, dónde y para quién. Aparte de eso, también hemos desarrollado la idea de los huertos, definiendo el modelo de huerto y su distribución. Otro punto a concretar ha sido la ubicación del proyecto y los condicionantes que el entorno debía cumplir. Todo esto lo reflejamos en el dossier que se colgó en el Blog, de manera que todo el mundo tuviera acceso a la información y pudiera aportar ideas, críticas… las respuestas al dossier han sido muy variadas, eso sí, positivas todas. También hemos estado en la escuela y en el instituto, donde han recibido el proyecto con entusiasmo y nos han expresado su intención de participar.
Finalmente, tras los últimos debates, el dossier, y por lo tanto el proyecto, se presentó en el ayuntamiento, a todos los grupos políticos. En general todos los grupos se mostraron a favor de la idea y dispuestos a apoyar nuestra iniciativa. ¿por qué se ha llevado tan tarde el proyecto al Ayto? os preguntareis much@s. Porque el proyecto tenía que ser libre, participativo y horizontal, es decir, teníamos que poder expresar e imaginar las cosas tal y como las queríamos, y todas las ideas debían ser tomadas en cuenta del mismo modo, sin restricciones. Debíamos crear un proyecto que sintiéramos nuestro.

¿Y el ayuntamiento qué?
Como acabamos de mencionar, nos reunimos con todos los grupos políticos para conocer su opinión y hace dos semanas nos reunimos con el alcalde y con uno de los técnicos del ayuntamiento. Tras desgranar el proyecto y debatir acerca de varios puntos, podemos decir que la respuesta que obtuvimos fue muy positiva. Y es por ello por lo que nos ponemos nuevamente en contacto con vosotr@s, para hacéroslo saber y para animaros a participar.

El proyecto sigue adelante
Dado que la respuesta del ayuntamiento ha sido favorable, el proyecto entra en una nueva fase: comenzamos con el desarrollo del proyecto definitivo de las huertas, ajustado al entorno elegido. No cabe duda de que hemos recorrido un largo camino, pero aún queda mucho por recorrer, y queremos que participeis.
Para eso, te invitamos a que acudas a la reunión que realizaremos este miércoles, día 26, a las 19.30 en los pórticos del ayuntamiento. Allí hablaremos de lo que se ha debatido con el ayuntamiento y comenzaremos con el proyecto definitivo.
Y recuerda, Arrigorriagan Ortuak es un proyecto abierto y participativo, asi que todas las ideas serán bienvenidas.

Anuncios
Publicado en KOMENTARIOAK_COMENTARIOS | Deja un comentario

LONBOko AUZOKIDEEKIN bilera_ REUNIÓN VECIN@s LONBO

Proiektua garatzeko Lonboko atzealdeko berdegunea aukeratu da, arrazoi ugariak direla eta. Adibidez:
– Hirigunean txertatua dago.
– Ingurune babestua da; ez dago trafiko arriskurik.
– Irisgarritasun aldetik oso egokia da, oinezkoak zuzenean heldu daitezkeelako bertara. Eskolako umeek gainera erreka bazterreko paseotik etorri daitezke ortuetara, errepiderik gurutzatu gabe.
Hala ere, lehenik eta behin Lonboko auzokideei proiektua aurkeztu nahi diegu, zalantzak argitzeko eta euren iritzia jasotzeko. BILERA DATORREN LARUNBATEAN DA, hilak 16, 11.30etan LONBO ERAIKINEAN.

El lugar elegido para desarrollar el proyecto se ubica en Lonbo, en la zona verde de detrás. Se ha valorado este sitio por múltiples razones, entre otras:
– Está dentro del núcleo urbano.
– Se trata de una zona protegida del tráfico.
– Es un entorno accesible para los peatones sin necesidad de usar el vehículo. Además de eso, los niños y niñas de la escuela pueden acceder al recinto directamente por el paseo peatonal del río, sin cruzar ninguna carretera.
No obstante, antes de seguir con la presentación del proyecto nos gustaría mostrárselo a l@s vecin@s de la zona, para aclarar posibles dudas y conocer su opinión. LA REUNIÓN SE CELEBRARÁ EL PRÓXIMO SÁBADO, día 16, A LAS 11.30 en el edificio de LONBO.

LONBO panoramika

Publicado en KOMENTARIOAK_COMENTARIOS | 1 Comentario

DOSSIER Castellano

PROYECTO_HUERTOS EN ARRIGORRIAGA

Publicado en DOKUMENTUAK_DOCUMENTOS | 2 comentarios

PROIEKTUAREN TXOSTENA_DOSSIER del PROYECTO

Kaixo danori,
Proiektua azaltzen duen txostena egina dago dagoeneko, eta ikasgai daukazue, TXOSTENA atalean (menu nagusian). Norbaitek aldaketak egin nahiko balitu, edota zeozer gehitu nahi badu, bidali email bat arrigorriaganortuak@gmail.com helbidera. Iritziak ere ongi etorriak izango dira. ZER DERITZOZU PROIEKTU HONETAZ?

Hola a tod@s,
El dossier del proyecto está colgado en el blog, en la pestaña de DOSSIER del menu principal. Si alguien tiene alguna sugerencia al respecto o quiere añadir algo, es bienvenid@. Enviarlo por mail a arrigorriaganortuak@gmail.com. Las opiniones acerca del proyecto también son bienvenidas. ¿QUÉ TE PARECE EL PROYECTO?

Publicado en KOMENTARIOAK_COMENTARIOS | Deja un comentario

Sasoian sasoikoak!

Hemen daukazue ENEEK-ek proposatutako kultiboen egutegia
http://www.eneek.org/eus/agri_garaikoak.asp
Eman begirada bat!

Publicado en KOMENTARIOAK_COMENTARIOS | Deja un comentario

Nekazaritza ekologikoa_ errotazioaren zergatiak

Hemen daukazue ENEEKen (Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko Kontseilua) web orrian rotazioei buruz daukaten informazio interesgarria.

http://www.eneek.org/descargas/dteknikoak/ROTACIONES.pdf

Eta horrelako dokumentu lagungarriak ugariak dira. Animatu eta kontsultatu.

Publicado en KOMENTARIOAK_COMENTARIOS | Deja un comentario

HURRENGO BILERA

Hurrengo bilera urtarrilak 25 izango da, ostirala, 18.30etan Kultur Etxean.

Próximo encuentro el 25 de enero, viernes, a las 18.30.

Publicado en KOMENTARIOAK_COMENTARIOS | Deja un comentario